Itxi

Athletic Club

Besteak, osatuta

De Marcos izango da baja bakarra Vila-realen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Beñat, Laporte, San Jose, Yeray eta Etxeita osatuta daude eta prest daude taldearekin jokatzeko.

  • De Marcos, Espanyolen aurkako partidan / EFE.

    De Marcos, Espanyolen aurkako partidan / EFE.

Athleticek baja bakarra izango du igandeko partidan, 20:45an, Vila-realen aurka: Oscar de Marcosena. Arabarrak handura bat dauka ezker oinaren tendoian.

De Marcos "ez dago osatuta", eta bakarrik lan egiten jarraitu behar du, Ernesto Valverdek baieztatu duenez. Enterantzaileak taldera hurrengo astean itzultzea espero du.

Ligako atsedenera minduta heldu ziren futbolariak osatuta daude jadanik. Beñat Etxeberriak lehenengo aldiz osatu du entrenamendua "arazorik gabe".

Mikel San Jose, Aymeric Laporte, Yeray Alvarez eta Xabi Etxeita ere jokatzeko prest daude berriz.

Aritz Aduriz bueltan da, Espainiako selekzioarekin jokatu ostean. Iñaki Williams eta Kepa Arrizabalaga ere itzuli dira 21 urtez azpikoarekin deituta egon ostean.