Itxi

Athletic Club

34 urterekin

Andoni Iraolak futbola utzi du

eitb.eus

New York City Football Clubek, gizpukoarraren azken taldeak, erabakiaren berri eman du. Athelticeko futbolari ohia 16 urteren ostean erretiratuko da.

1:37

Andoni Iraolak futbol profesionala utzi du. New York City Football Clubek erabakiaren berri eman du. 34 urteko gipuzkoarrak talde horretan eman ditu azken bi denboraldiak.

AEBetako taldea, 2016ko denboraldia bukatuta, bideo baten bidez agur esan dio Usurbilekoari, eta hitz politak eskaini dizkiote Patrick Vieira entrenatzaileak, Claudio Reyna kirol zuzendariak eta David Villa bezalako taldekideek.

"Talde barru eta kanpoko jende guztiari eskerrak eman nahiko nizkieke, hasierako momentutik etxean sentiarazi nautelako. Bereziki, nire taldekideei eskerrak eman nahiko nizkieke, azken egunera arte asko ikasi dudalako haiengandik, baita entrenatzaile guztiei, medikuei, kirol arlokoei eta langile guztiei, bizitza errazten digutelako beti", esan du Iraolak.

Vieiraren arabera, "zerbitzari bikaina, konprometitua eta talentu handikoa" da Iraola. "Ez du erdigunea izan nahi; pozik dago bere lana isilpean eta modu ezinhobean egitearekin, ingurukoen lana hobetuz".

Athleticeko lehen taldean 12 denboraldi eta 500 partida baino gehiago jokatu ostean, NYCFCera joan zen Iraola, 2015ean. 40 neurketa jokatu ditu, eta garrantzi handia izan du jokoan. Orain, New Yorkeko taldearen "jarraitzaile" bat bezala esan du agur.

a esan du agur.