Athletic Club
Lan-saioa Lezaman
De Marcosek eta Etxeitak ez dute taldekideekin entrenatu
Agentziak | Erredakzioa
Beñat Etxebarria, Mikel San Jose eta Aymeric Laporte jokalariak ere ez dira normaltasunez aritu gaurko lan-saioan.
Oscar de Marcos eta Xabi Etxeita jokalariek ez du parte hartu gaurko Lezamako entrenamenduan. De Marcos arazo fisikoekin dago eta Etxeitak kolpea jaso zuen Espanyolen kontrako partidan.
Beñat Etxebarria, Mikel San Jose eta Aymeric Laporte jokalariek ere ez dute normaltasunez entrenatu. Ligako azken partida El Cornellan ez zuten jokatu eta oraindik dituzte arazo muskularrak.
Ostiralean, goizean, asteko azken lan-saioa egingo dute eta ondoren hiru egin libre izango ditu Athleticeko lehen taldeak.