Itxi

Athletic Club

Derbia San Mamesen

Adurizek, Laportek eta Yerayk, Osasunaren aurka joka dezakete

Agentziak | Erredakzioa

"Adurizekin apur bat itxaron behar dugu", esan du Valverdek. Laporteren kasuan, entrenatzailea baikorrago agertu da.

  • Adurizen osasun egoerak sortzen ditu zalantza gehien derbiari begira. Argazkia: Efe.

    Adurizen osasun egoerak sortzen ditu zalantza gehien derbiari begira. Argazkia: Efe.

Aritz Aduriz, Aymeric Laporte eta Yeray Alvarez igandean San Mamesen Osasunaren aurka jokatzeko moduan egon daitezke, euren arazo fisikoak gaindituz gero.

Valverdek gehien kezkatzen duen jokalaria Aduriz da. Aurrelariak ez du aste osoan taldekideekin entrenatu duela bederatzi egun, Belgikan, orkatila bihurritu zuenetik.  Ostiral honetan "errondoak" bakarrik egin ditu entrenamendu saioaren hasieran.

"Adurizekin apur bat itxaron behar dugu" esan du Valverdek. Laporteren kasuan, entrenatzailea baikorrago agertu da. Zentralak "ia entrenamendu osoa" egin du, aurreko egunetan bere kabuz entrenatu ostean. Laportek arazoak izan ditu orkatila batean, iragan igandean Santiago Bernabeun jokatutako partidaren ondorioz.

Yerayrekin harrituta

Yeraik ere min hartu zuen eskuineko orkatilan, baina Genken aurkako neurketan. Valverde "harrituta" dago atzelaria oso denbora laburrean errekuperatu delako.

Athleticeko entrenatzaileak, gainera, konfirmatu egin du Beñat Etxebarria, Oscar de Marcos, Eneko Boveda eta Kepa Arrizabalaga "osatuta" daudela. Iñigo Lekue ez da goizeko entrenamenduan aritu “gainkarga txiki b at” duelako, baina, printzipioz, ez du iganderako prest egoteko arazorik izango.

razorik izango.