Itxi

Athletic Club

Bere lehen deialdia

Laporte: 'Frantziako selekzioarekin jokatzeak zirrara eragiten dit'

Erredakzioa

Aymeric Laporte Athleticeko jokalaria lehen aldiz sartu da Frantziako selekzioaren deialdian eta oso pozik azaldu da.

  • Aymeric Laporte. Argazkia: EFE

    Aymeric Laporte. Argazkia: EFE

Aymeric Laporte Athleticeko jokalaria lehen aldiz sartu da Frantziako selekzioaren deialdian eta kontzentraziora batu da astelehen honetan. Ageneko futbolaria oso pozik azaldu da.

"Txikitatik naiz Frantziako selekzioaren jarraitzailea, adiskidantzazko partidak ere ikusten nituen. Selekzio honetako kamiseta jantzi ahal izateak zirrara eragiten dit", adierazi du Laportek Frantziako selekzioaren kontzentrazioan.

Laportek Frantziako selekzioarekin jokatu du gazte mailetan, baina lehen aldiz sartu da selekzio nagusian. Espainiarekin jokatzeko aukera izan zuen, eta jokalariak ez zizkion ateak itxi aukera horri. "Ezin dut esan inoiz ez dudala Espainiako selekzioan jokatuko", adierazi zuen iragan otsailan, baina deialdi honen ostean Espainiarekin jokatzeko ateak itxita daude.

"Denbora asko eman dut deialdi hau itxoiten. Amets bat zen, eta egia bihurtu da. Oso pozik nago hemen nagoelako, baina ondo jokatzen jarraitu beharra daukat berriro etorri ahal izateko. Taldekideei laguntzeko nago hemen eta ahal dudan guztia emango dut", gaineratu du Athleticeko jokalariak.

Frantziarekin debuta egiteko aukera izango du Laportek urriaren 8an Bulgariaren aurkako patidan edota urriaren 11n Holandaren aurkako norgehiagokan.

 

gokan.

 

gokan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic