Athletic Club
22 urte ditu Aymericek
Deschampsek Frantziarekin jokatzeko deitu du Laporte
Agentziak | Erredakzioa
19 partida jokatu ditu Frantziako kategorietan eta hau da aurrenekoa lehen taldearekin. Bulgariaren eta Holandaren kontra jokatuko dute frantziarrek.
-
Aymeric Laporte
22 urte ditu Aymeric Laportek eta Frantziako hautatzailea den Didier Deschampsek lehen taldearekin hurrengo bi partidak jokatzeko deitu du. Beraz, ez du Espainiako selekzioarekin jokatuko zurrumurruek zioten bezala.
19 partida jokatu ditu Frantziako kategorietan Athleticeko defentsak eta hau izango da aurrenekoa lehen taldearekin. Bulgariaren eta Holandaren kontra jokatuko dute frantziarrek.
frantziarrek.