Itxi

Athletic Club

Lehen entrenamendua

Valverdek 22 edo 23 jokalari besterik ez ditu nahi

eitb.eus

Gaur 28 jokalari izan dira gaur Lezaman denboraldiaurreko lehen saioan Ernesto Valverderen aginduetara.

  • Taldeko argazkia Lezaman

    Taldeko argazkia Lezaman

Athletic lanera itzulia da gaur. Talde zuri-gorriak aurreneko entrenamendua egin du Lezaman datorren denboraldia prestatzen hasteko.

Espero zen bezala bigarren taldeko lau jokalari izan dira lehen taldearekin, Yeray Alvarez, Oscar Gil, Mikel Vesga eta Enric Saborit. Utzita jokatu duten Guillermo Fernandez, Kike Sola, Jon Aurnetetxe eta Kepa Arrizabalaga Lezaman izan dira ere.

Gorka Iraizoz, Iago Herrerin, Mikel Balenziaga, Eneko Boveda, Beñat Etxebarria, Gorka Elustondo, Javi Eraso, Iñigo Lekue, Ibai Gomez, Ander Iturraspe, Aymeric Laporte, Mikel Rico, Iker Muniain, Raul Garcia, Sabin Merino, Markel Susaeta, Borja Viguera, Iñaki Williams eta Xabi Etxeita jokalariek osotu dute lehen eguneko saioa. De Marcosek ez du entrenatu.

Saioa amaitzean Ernesto Valverde prentsa aurrean agertu da

t="utf-8">