Itxi

Athletic Club

2020. urtera arte

Laportek kontratua berritu eta 65 milioiko etete klausula izango du

Erredakzioa

Athletic eta Aymeric Laporte bi aldeak lotzen dituen kontratua 2020. urtera arte berritzeko akordiora iritsi dira. 2018. urtean 70 milioi eurora igoko da bere etete klausula.

  • Laporte eta Urrutia. Argazkia: EFE

    Aymeric Laporte eta Josu Urrutia. Argazkia: EFE

Aymeric Laportek 2020. urtera arte berritu du kontratua Athleticekin. Hala jakinarazi du klubak astelehen honetan. Laporteren etete klausula 50 milioi eurokoa zen, baina kontratu berritzearekin 65 milioi eurora igo da.

Athleticek jakinarazi duenez, 2018. urtean Laporteren etete klausula 70 milioi eurora igoko da. Neurri honekin jokalariaren irteera babestu nahi du klub bizkaitarrak edota ahalik eta etekinik handiena atera jokalaria taldetik irtetzen bada.

"Denbora hartu dut pentsatzeko eta niretzat onena den aukera hartzeko. Azkenean erabakia hartu dut, eta Athleticen geratzea dela onena erbaki dut. Oso pozik nago talde honetan jarraituko dudalako. Taldekide bikainak ditut eta oso gustora nago hemen", adierazi du Laportek Athleticeko kanal ofizialari eskainitako adierazpenetan.

2010. urtean iritsi zen Aymeric Laporte Athleticera Aviron Bayonnais taldetik. 2012-2013. denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin eta denboraldiak aurrera joan ahala Athleticeko jokalari garrantzitsuenetako bat bihurtu da. 2015-2016. denboraldian 45 partida jokatu eta bost gol sartu ditu.

 

ditu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic