Athletic Club
Kirurgia arrakastasua
Oscar de Marcosi ebakuntza egin diote Munichen
Erredakzioa
Ulrike Muschaweck sendagilea izan da Athleticeko jokalariari egin dioten operazioaren arduraduna. Kirurgia normaltasunez burutu da eta ospitaleko alta emango diote maiatzaren 25ean, asteazkenean.
-
Oscar de Marcos. Argazkia; EiTB
Ulrike Muschaweck sendagilea izan da Oscar de Marcos Athleticeko jokalariari astearte honetan Munichen egin dioten kirurgiaren arduraduna. pubalgiaren ondorioz alde biko 'sports hernia'ren ondorioz egin behar izan diote ebakuntza.
Athleticek bere webgunean jakinarazi duenez, kirurgia normaltasunez burutu da eta ospitaleko alta emango diote maiatzaren 25ean, asteazkenean.
Muschaweck doktorea pubalgietan espezialista da, eta Athleticeko hainbat jokalari operatu ditu: Jon Perez 'Bolo', Jose Mari Garcia, Roberto Martinez 'Tiko', Joseba Etxeberria, Fran Yeste, Mari Lacruz, Carlos Merino, Ibon Gutierrez, Carlos Gurpegui, Fernando Amorebieta, Ander Herrera edo Aritz Aduriz, besteak beste.
besteak beste.