Itxi

Athletic Club

Sala de prensa

Iñigo Diaz de Zerio: "Uste nuena baino gogorragoa izan da sasoia"

Haritz Gallastegi

Lezama

Aurrelaria hurrengo denboraldian ari zen pentsatzen, baina azken partida bietan minutu batzuk jokatzeko aukera izan ostean ilusioa berreskuratu du.

Iñigo Diaz de Zerioren azken denboraldi biak ez dira jokalari batek amesten dituen modukoak izan. Lesio larri batek joan den denboraldian eta entrenatzailearen erabakiek bigarrenean jokatzeko aukera gutxi eman diote. Asko sufritu du azken sasoian. "Arlo pertsonalean gogorra izan da. Uste nuena baino askoz gehiago sufritu dut", esan du aurrelariak.

Jokatzeko horren aukera gutxi izanda, ez zuen ligaren azken txanpari begira ilusioa izateko arrazoi handirik. "Duela aste bi datorren denboraldian ari nintzen pentsatzen", adierazi du. Baina, azken jardunaldi bietan minutu batzuk jokatzeko aukera izan du. Horregatik, bere pentsatzeko era ere goitik behera aldatu da. "Ezin dut etsi. Jokatzen ari naiz eta horrela jarraitu gura dut. Oso ondo aurkitzen naiz".

Datorren astelehenean Athleticekin lehen derbia jokatzeko aukera izan dezake. Taldekideek esan diote jada zer aurkituko duen Nafarroako Erresuman. "Oso neurketa beroak izaten direla esan didate".

Yeste osatu da

De Zeriok gogo handia dauka derbia jokatzeko. Eta Fran Yestek ere badu Osasunaren kontra lehiatzeko asmoa. Zaragozaren kontrako partidan min hartu zuen belaunean, baina gaurko lan saioan taldekide guztiekin entrenatu da. Toquero, berriz, ez da zelaian agertu.