Athletic Club
Normaltasunez entrenatu dira
Aduriz eta De Marcos, Celtaren kontra jokatzeko moduan
Agentziak | Erredakzioa
Aurrelariak Malagaren, Atleticoren eta Levanteren kontrako partidak galdu ditu.
-
Aritz Aduriz. EFE
Aritz Aduriz eta Oscar de Marcos jokalariek normaltasunez egin dute gaurko lan saioa Lezaman. Levanteren kontra jokatu ez dutenekin batera aritu dira.
Beraz, gaur ikusitakoaren arabera, Aduriz eta De Marcos Celtaren kontra jokatzeko moduan daude, azken orduko ezustekorik ez badago. Aymeric Laporte eta Sabin Merino, berriz, min hartuta daude oraindik.
Ernesto Valverderen taldea ostegunean itzuliko da lanera, asteartean eta asteazkenean jai izango baitute zuri-gorriek.