Athletic Club
Ostegunean, 22:00etan
Valentzia-Athletic: Asmatzea falta da
Haritz Gallastegi
Lezama
Lau hilabeteko lehortearekin amaitu gura du Athleticek barne istiluetan murgilduta dagoen Valentziaren etxean. Orbaizek eta Toquerok min hartu dute eta ez dira Valentzian arituko.
Lau hilabete etxetik kanpo irabazi barik egotea asko da. Larregi. Ia itzuli oso bat darama Athleticek San Mamesetik urrun irabazi barik. Azken garaipena Romaredan eskuratu zuen. Eta Zaragoza izango da, hain zuzen ere, San Mames bisitatuko duen hurrengo taldea. Beraz, Caparrosen taldeak ia itzuli oso bat darama kanpoan irabazi barik. Arraroa da oso. Izan ere, Athletic joko ona egiten ari da azken hileotan. Azken denboraldiotako jokorik onena egiten ari da. Eta, hala ere, ez du emaitza onik eskuratu. Etxean ez bezala, kanpoan ez du eraginkortasunik izan. Ez ditu aukerak asmatu. Baina hartutako bidea zuzena da. Ondo jokatzea baita garaipenak eskuratzeko modurik egokiena.
Hala ere, ez dirudi Mestalla denik zelairik aproposena bolada txarrarekin amaitzeko. Unai Emeryk hirugarren postura eraman du Valentzia. Beraz, garaiezinak diruditen Bartzelonaren eta Real Madrilen atzetik talde onena da. Zelai erditik aurrera jokatzen duten futbolarien ekarpenari esker dago horren goian. Villa. Silva, Mata eta enparauek edozein taldetan jokatzeko gaitasuna dute. Jokalari azkarrak, biziak eta ate aurrean barkatzen ez dutenak dira.
Izar guzti horiei aurre egiteko zelai erdia indartuko du Caparrosek. Carlos Gurpegi eskuin hegalera bueltatuko da. Horrenbestez, Iturraspek jokatuko du erdian Javi Martinezen ondoan. Eta aurrean, Susaetak jokatuko du Llorenteren ondoan.
Orbaizek eta Toquerok min hartu dute
Pablo&' || 'nbsp;Orbaizek eta Gaizka Toquerok hasierako hamaikakoan izateko aukerak zituzten aste honetan ikusitakoaren arabera.&' || 'nbsp;Baina biek min hartu dute eta ezin izango dira Valentziaren aurkakoan aritu. Erdilari nafarrak astearteko lan saioan zartadura izan zuen bere ezker orkatilan. Aurrelariak, bestalde, zuntz haustura dauka bere eskuin hankako konpartimendu sakonean (atzeko gihar tibialean).&' || 'nbsp;
Bi jokalari hauek deialdian utzi duten lekua&' || 'nbsp;Joseba Etxeberriak eta Iñigo Diaz de Ceriok hartu dute.
Mestalla
Gonzalez Gonzalez
22:00
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Koikili; Gurpegi, Javi Martinez, Iturraspe; Gabilondo; Susaeta eta Llorente.