Itxi

Athletic Club

Garaipena

Athleticek bolada onari eutsi dio Molinonen (0-2)

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrak 0 eta 2 gailendu dira, epailearen erabakiek eta Laporteren kaleratzea kalte egin arren. Golak Beñatek eta De Marcosek egin dituzte.

  • Beñaten falta jaurtiketa, Sportingen ateaan sartzen. Argazkia: Efe.

    Beñaten falta jaurtiketa, Sportingen ateaan sartzen. Argazkia: Efe.

Athleticek 0 eta 2 irabazi dio Sporting oso makal bati, eta dagoeneko 11 denboraldi daramatzate bilbotarrek Gijonen galdu barik.

Ernesto Valverderen taldea jaun eta jabe izan da, eta asturiarrak erreakzionatzen saiatu direnerako, berandu egin zaie. Abelardo entrenatzailea harmailetan izan da, zigortuta. Epailea ez da ondo aritu, eta giroa kontra izan du hasieratik, Sportingeko entrenatzaileak astean zehar egindako adierazpenen ondorioz.

Lehen zatian, etxeko taldeak sufritu egin du, eta bilbotarren nagusitasuna markagailuan adierazita geratu da, Beñatek faltaz egindako golari esker. Aurretik, epaileak ez du adierazi Adurizi egindako penalti argia.

Atsedenaldiaren ostean, Sporting hobeto aritu da eta arriskua sortu du Iraizozen inguruan. Baina erreakzioak ez du jarraipenik izan, Oscar De Marcosek gol ederra sartu ondoren.

Azken minutuetan, zuri-gorriak jokalari bat gutxiagorekin aritu dira, epaileak Laporteri bigarren txartel horia atera diolako. Erabaki okerra hartu du Del Cerro Grandek.

Athleticek ondo eutsi dio aurkariari eta azkenean hiru puntuak Bilbora bidean dira. Horri esker, bilbotarrek Europako postuetako lehian jarraitzen dute, eta seigarren dira dagoeneko, 44 punturekin.

Fitxa teknikoa:

0 - Sporting: Cuéllar, Vranjes, Luis Hernández, Jorge Meré, Canella (Álex Barrera, 76. min), Mascarell, Rachid, Halilovic, Ndi (Álex Menéndez, 64. min), Jony (Carlos Castro, 64. min) eta Sanabria.

2 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Susaeta (Gurpegui, 76. min), Raúl García, Muniain (Sabin Merino, 64. min); eta Aduriz (Eraso, 71. min)

Golak: 0-1, 27. min: Beñat; 0-2, 58. min: De Marcos.

min: De Marcos.