Athletic Club
10 milioi euroko kostua
Athleticek San Mameseko estalkiaren lanetarako izapideak hasi ditu
Erredakzioa
Klubak ordainduko du estalkia zabaltzeko lanen 10 milioi euroko kostua. Lanak denboraldi amaieran hasiko dira.
-
San Mames. Argazkia: EFE
Athletic Clubek San Mameseko estalkiaren zabaltze lanaren esleipena emateko izapideak abian jarri ditu astelehen honetan. Lanen kostua 10 milioi eurokoa izango da, eta Klubak ordainduko du.
Eskaintza egiteko interesa duten enpresek sanmameslanak@athletic-club.eus helbidera jo dezakete, Lehiaketaren Kontratazio Oinarriak, Baldintza-agiriak eta Proiektuak eskuratzeko.
ak eskuratzeko.