Athletic Club
San Mamesen
Aketxeren hiru golek garaipena eman diote Bilbao Athletici (4-2)
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrek Ponferradinari irabazi diote San Mamesen. Aketxez gain, Gorka Santamaria, Acoran eta Melero izan dira neurketako golegileak.
-
Bilbotarrek denboraldiko bosgarren garaipena lortu dute. Argazkia: Efe.
Ager Aketxeren kalitateak eta golek garaipena eman diote Bilbao Athletici, Ponferradinari 4-2 irabazitako partidan. Bilbotarrek denboraldi osoan egindako neurketarik onena izan da.
'Cuco' Zigandaren talde osoak egin du neurketa ona, baina Aketxe izan da, zalantza barik, protagonista nagusia. Lehen bi golak bereak izan dira, zutoinaren ondotik sartutako bi erremateetan, eta azkena ere berak egin du, gol ederra gainera.
2 eta 1ekoa Acoran Barrerak egin du Ponferradinarentzat, eta 3 eta 1ekoa, berriz, Gorka Santamariak, Aketxek egindako erdiraketa aprobetxatuta. 3 eta 2koa Gonzalo Melerok sartu du, area ertzetik egindako erremate baten bidez.
Gaurkoa denboraldiko bosgarren garaipena da Bilbao Athleticentzat. Salbazioa sei puntura dute orain.
Fitxa teknikoa
4 - Bilbao Athletic: Remiro; Ramalho, Yeray, Gil; Etxeberria, Unai López (Olaetxea, 88. min), Vesga, Iriondo; Aketxe; Guarrotxena (Villalibre, 68. min) eta Santamaría (Jon Iru, 82. min).
2 - Ponferradina: Dinu Moldovan; Seoane, Alán, Miquel, Casado; Andy (Jebor, 68. min), Aguza; Acorán, Melero, Pablo Infante (Khomchenovskyy, 57. min); eta Hume (Caiedo, 48. min).
Golak: 1-0, 24. min: Aketxe. 2-0, 34. min: Aketxe. 2-1, 42. min: Acorán. 3-1, 54. min: Santamaría. 3-2, 70. min: Melero. 4-2, 78. min: Aketxe.