Athletic Club
Europa Liga
Final-zortzirenetara, Olympique arriskutsuarekin berdindu ostean (1-1)
Agentziak |Erredakzioa
Frantziarrak nagui izan dira ia partida osoan, baina zuri-gorriek ez dute azkenera arte etsi. Batshuayik kanporaketa berdindu du 39. minutuan, eta Sabin Merinok kanporaketa bideratu du, 81.ean.
-
Aduriz eta Nkoulou, neurketa jokaldi batean. Argazkia: Efe.
Sabin Merinok partidaren amaieran egindako gol eder batek final-zortzirenetarako txartela eman dio Athletici. Zuri-gorriek bana egin dute San Mamesen, Marseillako Olympiquen aurka jokatutako itzulerako partidan.
Bilbotarrek abantailarekin hasi dute neurketa, Adurizek joanekoan egindako gol ikusgarriari esker, baina asko sufritu dute San Mamesen. Michelen taldeak lehen zati ona egin du, eta frantziarren lanak bere saria izan du. 40. Minutuan Michy Batshuayik gola egin du eta kanporaketa berdinduta geratu da.
Marseilla jaun eta jabe izan da lehen zatian, baina bigarrenean jokoa orekatu egin da. Hala ere, Athletici asko kosta izan zaio benetako arriskua sortzea, eta Olympiquek, berriz, aukerak izaten jarraitu du.
Azkenean, bizkaitarren gola iritsi da. Markel Susaetak eskuinetik jokaldia egin, baloia erdiratu eta Sabin Merinok buruz errematatu du Mandandaren ate barruraino. Rafa Iriondo zenak gustura egingo zukeen jokaldia izan da.
Azken minutuetan, partida joan-etorrikoa izan da, aukerak bi ateetan izan dira, baina markagailuan ez da aldaketarik izan. Herrerinek partida bikaina egin du.
Athletic Europa Ligako final-zortzirenetan da.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Iago Herrerín: De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San José, Iturraspe; Susaeta (Mikel Rico, m.88), Raúl García (Sabin Merino, m.75), Lekue (Muniain, m.57); y Aduriz.
1 - Olympique Marseilla: Mandanda; Manquillo (Thauvin, m.84) Nkoulou, Rekik (Alessandrini, m.86), Mendy; Isla, Lass Diarra; Cabella, Fletcher, Nkoudou; y Batshuayi.
Golak: 0-1, m.40: Batshuayi. 1-1, m.81: Sabin Merino.
t="utf-8">AMAIERA ziraragarria gaurkoa San Mamesen. Bai, #UEL n jarraitzen dugu, final zortzirenetara goaz! #athlive #UEL
— Athletic Club (@athletic_eus) 25 de febrero de 2016