Itxi

Athletic Club

Final-laurdenak, joanekoa

Bartzelonak erdi erabakita utzi du Kopa (1-2)

eitb.eus

Munirrek eta Neymarrek partida erabakita utzi dute lehen zatian egindako golei esker. Adurizek 88. minutuan sartu du zuri-gorrien gola.

  • Xabi Etxeita. EFE

    Xabi Etxeita. EFE

Athleticek eta Bartzelonak San Mamesen jokatu zuten Errege Kopako final-laurdenetako joanekoa neurketa. Partida ondo hasi zuen Athleticek, gogotsu eta indartsu, eta nori eta Bartzelonari aurre egiten.

Halere, 18 minutu besterik ez zuen iraun zuri-gorrien joko horrek. Kontraerasoan Bartzelonak ez zuen huts egin eta Munirrek 0-1ekoa egin zuen. Gola kolpe handia izan bazen, zazpi minutu geroxeago Neymarrek bigarren egin zuen Athleticeko defentsen huts galantan.

Bigarren zatian Ernesto Valverderen taldeak gola bilatu zuen eta saria neurketa amaitzear izan zuen, Aritz Adurizek 88. minutuan egin zuen gola. Bueltako partida hurrengo asteazkenean izango da Camp Nou futbol-zelaian.

Fitxa teknikoa

1 - Athletic Club: Iago Herrerín; De Marcos, Etxeita, Laporte, Lekue; Iturraspe, Beñat (San Jose, 68'); Williams, Eraso (Sabin Merino, 61'), Susaeta (Muniain, 56'); eta Aduriz.

2 - Bartzelona: Ter Stegen; Alves, Pique, Mascherano, Sergi Roberto (Adriano, 73'); Busquets, Iniesta, Rakitic; Arda (Aleix Vidal, 66'), Munir (Sandro, 80') eta Neymar.

Golak: 0-1, m.18: Munir. 0-2, m.24: Neymar. 1-2, min.89: Aduriz

Epailea: Gonzalez Gonzalez

Txartel horia Laporte (54'), De Marcos (65), Etxeita (67), Iturraspe (77), San Jose (92) Iniesta (38), Mascherano (78) eta Alves (89) jokalariei.

t="utf-8">t="utf-8">