Athletic Club
Molinonen
Sporting-Athletic (0-0): Zuri-gorriek puntu bakarra lortu dute
Josu Bilbao
Erredakzioa
Caparrosen mutilek ezin izan dituzte sortutako aukera garbiak gauzatu eta gainera Gabilondok penalti bat huts egin du 59. minutuan. Iraolak, lehen zatian sorbaldako minez utzi du zelaia.
Athleticek ezin izan ditu hiru puntuak lortu Gijonen nahiz eta partidan nagusi izan eta aukera garbiak huts egin. Gabilondok 59. minutuan penaltia huits egin zuen, partida irabazteko aukerarik garbiena
Caparrosen mutilak ez ziren ohi bezala irten partidaren bila eta hasierako minutuetan Sportingek aukera batzuk izan zituen, garbiena Barralek izan zuen 2. minutuan. Apurka-apurka zuri-gorriak partidan sartzen joan ziren eta Juan Pablok babestutako atera hurbiltzen hasi ziren. 22. minutuan Gabilondok izan zuen aukera garbiena, atezainaren aurrean bakarrik zegoela gora bidali zuen baloia.
23. minutuan, Iraolak zelaia utzi behar izan zuen sorbalan mina hartu zuelako eta bere ordez Susaeta sartu zen, Gurpegi eskuin-hegalera bidaliz. Lehen zatiaren azken minutuetan, Athleticek aukera anitz izan zituen markagailuan aurreratzeko baina Javi Martinezen eta Llorenteren jaurtiketak kanpora joan ziren.
Bigarren zatian Sportingek gehiago sakatu zuen defentsa zuri-gorria baina bizkaitarren aukerak ere berriro etorri ziren. 59. minutuan, Toquero area barrura sartu eta Fernández Borbalan epaileak penaltia ikusi zuen. Gabilondok jaurtiketa huts egin zuen eta Athleticek partidan aurretik jartzeko aukera bertan behera gelditu zen. Javi Martinezek 70. minutuan beste aukera paregabe bat izan zuen baina bere jaurtiketa langa gainetik desbideratuta joan zen.
Azkenean, berdinketa Molinonen, Athleticek puntu bat lortu du baina izan zituen aukera anitzekin zapore kaxkarra gelditu zaie zale zuri-gorrieri.
Fitxa teknikoa:
Sporting: Juan Pablo, Sastre (Jose Angel m 29),Botía, Ivan Hernandez, Canella, Diego Camacho, Rivera, Luis Moran(Kike Mateo m 72), De las Cuevas (Carmelo m 83), Diego Castro etaBarral.
Athletic Club Bilbao: Iraizoz, Iraola (Susaeta m 23), SanJose, Amorebieta, Castillo, Gurpegi, Orbaiz, Javi Martínez,Gabilondo (David Lopez m 68), Toquero (Muniain m 90) eta Llorente.