Itxi

Athletic Club

Celtaren aurka

Raul Garciaren gol batek hiru puntu zail eman dizkio Athletici

Agentziak | Erredakzioa

Talde zurigorriak maila altuko partida irabazi dio Celtari Balaidosen, eta Europako postuetatik hurbil jarri da.

  • Raul Garcia, Celtaren aurka / EFE.

    Raul Garcia, Celtaren aurka / EFE.

Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu Balaidosen, Raul Garciaren gol bati esker bigarren zatian. Zurigorriek hamahiru urte eman dituzte jadanik Celtaren etxean galdu gabe, eta oraingoan Europako postuetatik hurbil jarri dira.

Vigoko taldeak presioan intentsitate altua jarri duen Athletic izan du aurrean. Ondo zelairatu dira zurigorriak. Berizzoren taldea baloia izatera ohituta dago, eta Bilboko aurkaria deserosoa izan zaio.

Neurketa maila altukoa izan da. Bi taldeak ezin izan dira baloiaren jabe izan. Etxekoek beren futbola egin ahal izan dute momentu batzuetan.

Hiru zutoinen artean bi jaurtiketa baino ez dira izan lehenengo zatian: Sabin Merinoren jaurtiketa gurutzatu bat Sergioren atean, 17. minutuan, eta Jonnyren beste bat Iraizozen atean.

Bigarren zatian, Celtari neke fisikoa nabari zaio, eta kontrola eman du Athleticen bultzadaren aurrean. Zurigorriek bi abagune argi izan dute bost minutuan, Raul Garciaren jaurtiketa gogorra, langara, eta Adurizen erremate bat.

Etxekoen erreakzioak bitan zatitu du taldea, eta Athleticek ondo aprobetxatu du kontraeraso azkar batean. Horrela heldu da Raul Garciaren gola, buruz buru atezainaren aurrean, Adurizen pase bikain baten ostean.

FITXA TEKNIKOA

Celta: Sergio Alvarez, Hugo Mallo, Sergi Gomez, Cabral, Jonny; Hernandez (Guidetti, 75. min), Wass, Augusto Fernandez (Radoja, 78. min); Bongonda (Drazic, m.88. min), Orellana eta Iago Aspas.

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Williams (Eraso, 78. min), San Jose, Beñat, Sabin Merino (Muniain, 59. min); Raul Garcia eta Aduriz (Sola, 88. min).

Gola: 0-1, 71. min: Raul Garcia.

n: Raul Garcia.