Athletic Club
2015a, urte ona
Valverdek '2016an zaleek pozik eta ilusioarekin jarraitzea' espero du
Agentziak | Erredakzioa
Athleticeko entrenatzaileak Celtaren auka garaipena lortuta esan nahi dio agur 2015. urteari. "Urte berrirako aurreikuspenak onak dira", adierazi du.
-
Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak "2016an zaleek ilusioarekin eta pozik jarraitzea" espero du. Talde zuri-gorriak asteazkenean esango dio agur 2015. urteari, Celtaren aurka jokatuko duten partidarekin.
"Duela urtebete egoera zailean geunden Ligan. Bigarren itzuli oso ona egin eta Kopako finala ere jokatu genuen. Udan Superkopako titulua irabazi genuen; orain nahiko ondo gaude Ligan, Kopan lehen kanporaketa gainditu dugu, eta Eurokopan final-hamaseirenetan gaude, multzoen fasea gainditu ostean. Aurreikuspenak, onak dira. Taldeak oztopoak gaionditzen dakiela d garrantzitsuena", esan du Ernesto Valverdek.
"Emaitza onak lortzeaz gain, zaleak pozik egotea bilatzen duzu. Maila lehiakorra eskaini eta partida guztietan aurpegia ematea izan behar da gure helburua. Hori lortuz gero, emaitzak berez etorriko dira", gaineratu du Athleticeko entrentzaileak.
2015. urtea ondo bukatu nahi du Valverdek eta horretarako, Athleticen Celtari irabazi beharko dio Balaidosen. Gainera, sailkapenean gainetik duten taldea izango dute aurkari zuri-gorriek. "Celta sailkapenaren goialdean egotea ez da ezusteko bat niretzat, iaz ere oso ondo jokatu baitzuten. Talde arrikutsua izango dugu aurrean. Guretzat ona da Nolito baja izatea, sasoi betean baiztegoen. Dena den, Celtak baditu Nolito ordezkatzeko kalitatezko jokalariak; kontuz ibili beharko gara Aspasekin eta Orellanarekin.
Orellanarekin.