Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Bilbao Athletic berdinketan geratu da Lugoren aurka

M.D. | eitb.eus

Irudi ona eman dute berriz lehoikumeek. Lekueren golak, bigarren taldean berriro, David Lopez zurigorri ohiaren gola berdintzeko balio izan du.

  • Guruzeta eta Lekue, gola ospatzen.

    Guruzeta eta Lekue, gola ospatzen.

Bilbao Athletic berdinketan geratu da Lugoren kontrako partidan, San Mamesen. Puntua ez da nahikoa jaitsierako postuetatik irtertzeko. Lugorentzat ere gutxiegi izan da, ez baita igoera postuetan sartu.

Zurigorrien bigarren taldearen helburua, hala ere, ez da maila eustea, baizik eta lehenengo taldeari jokalariak ematea eta lehoikumeen trebatzearekin jarraitzea. Bi taldeek partida ona eman dute, baina Bilbao Athletici gola egitea kostatzen zaio.

Lehoikumeak hobeak izan ziren lehen orduan, eta galiziarrak, azken zatian. Iñigo Lekuek hasieratik jokatu du, bajak zituen bigarren taldeari laguntzeko. 19 urteko Guruzeta aurrelariak, lan onarekin, debuta egin du Bilbao Athleticekin San Mamesen.

David Lopezek lehenengo gola egin du Lugorentzat, Iriomeren erdiraketa bat baliatuta. Zurigorri ohiak ez du ospatu. Igor Martinezek ere jokatu du, bera ere Athelticen ibilitakoa.

Lekuek berdindu du, atsedenaldia baino lehen, Guruzetaren jokaldi bikain baten ostean ezker hegaletik. Bukaera joan-etorrikoa izan da, eta azkenean puntu banaketa egon da, biek irabazi ahal izan badute ere.

FITXA TEKNIKOA

Bilbao Athletic: Remiro; Etxebarria (Cordoba, 93. min), Yeray, Unai Bilbao, Saborit; Undabarrena, Vesga; Lekue, Unai Lopez, Iriondo (Seguín, 74. min); eta Guruzeta (Gorka Iturraspe, 83. min).

Lugo: Jose Juan; De Coz, Pau Cendros, Dealbert, Manu; Carlos Pita (Seoane, 82. min); Iriome (Igor Martinez, 66. min), Campillo, David Lopez, David Ferreiro; eta Jonathan Pereira (Caballero, 56. min).

Golak: 0-1, m.10: David Lopez. 1-1, m.38: Lekue.