Athletic Club
Asteazkenean (19:15)
Athletic-Paraguai: Cityko Roque Santa Cruz San Mamesen izango da
Erredakzioa
Paraguaitarrak astelehen eta asteartean entrenatuko dira Lezaman, 18:00etatik aurrera.
Manchester Cityko Roque Santa Cruz jokalariak Paraguairekin jokatuko du asteazken honetan Athletic Cluben kontrako lagunartekoa. Helburua Bizkaiko futbol taldeentzako dirua biltzea izango da.
Gerardo Martino hautatzaileak eskainitako zerrendan Justo Villar Valladolideko atezaina, Da Silva (Sunderland/ING), Alcaraz (Brujas/BEL), Santana (Wolfsburgo/ALE), Haedo (Borussia Dormund) edo Cardozo (Benfica) jokalariak azpimarra daitezke.
Paraguaitarrek bi entrenamendu egingo dituzte Lezaman, astelehen eta asteartean 18:00etatik aurrera.
Zerrenda osoa:
Atezainak: Justo Villar (Valladolid/ESP) eta Diego Barreto (Cerro Porteño/PAR).
Atzelariak: Denis Caniza (Leon/MEX), Paulo Da Silva (Sunderland/ING), Dario Veron (Pumas/MEX), Antolin Alcaraz (Brujas/BEL), Claudio Morel Rodriguez (Boca Juniors/ARG) eta Miguel Samudio (Libertad/PAR).
Erdilariak: Cristian Riveros (Cruz Azul/MEX), Jonathan Santana (Wolfsburgo/ALE), Víctor Caceres (Libertad/PAR), Rodrigo Rojas (River Plate/ARG), Nestor Ortigoza (Argentinos Juniors(ARG) eta Sergio Aquino (Libertad/PAR).
Aurrelariak: Roque Santa Cruz (Manchester City/ING), Nelson Haedo (Borussia Dormund/ALE), Oscar Cardozo (Benfica/POR), Rodolfo Gamarra (Libertad/PAR) eta Javier Gonzalez (Libertad/PAR)