Itxi

Athletic Club

Linenseren aurka

Athleticek bidea ireki du Kopan, Linenseren aurka

Mikel Dominguez | eitb.eus

Athleticek lehen zatiko nagusitasunari probetxuari atera dio Linenseri irabazteko, Kike Sola eta Laporteren golei esker. Ondo aritu dira etxekoak bigarren zatian, baina hutsean geratu dira.

  • Kike Sola, Iturraspe eta Elustondo, lehen gola ospatzen / EFE.

    Kike Sola, Iturraspe eta Elustondo, lehen gola ospatzen / EFE.

Athelticek urrats handia eman du Errege Kopako final-zortzirenetara begira, Linenseri bere etxean irabazita bi goleko aldearekin.

Zurigorriak nagusi izan dira lehenengo zatian. 45 minutuetako erakutsitako eraginkortasunari esker, neuketa eta kanporaketa bideratu dute hasieratik. Ernesto Valverdek, hamaikakoan titularrak ez direnak sartu arren, ez ditu ustekaberik nahi izan, eta intentsitatea ezarri du hasieratik.

Kike Solak aurretik jarri ditu zurigorriak 13. minutuan, zurigorriek egindako presioari esker, hain zuen. Erasok baloia galtzera behartu du aurkaria, eta gola oparitu dio Kike Solari.

Gutxi geroago, Athleticek estrategia jokaldi bat aprobetxatu du Laportek buruz gola sartzeko, bigarrena zurigorrientzat. Markagailuak laster adierazi du Lehen Mailako eta Bigarren Bko taldeen arteko aldea.

Linensek ordu erdira izan du norgehaigokaren lehen aukera argia. Etxekoak partidan sartu dira eta aurpegia eman dute Athleticen aurka.

Bigarren zatian, Balona piztu da, eta neurketa zabaldu egin da. Zamoranok eta Espinarrek abagune bikoitza izan dute 5 minutura. Goletik gertu egon da Linense, eta Athletici gehiago kostatu zaio bere erritmoa ezartzea.

Zurigorriek nagusitasuna berreskuratu dute azken ordu laurdenean, eta Kike Solak aldea ireki ahal izan du. Bukaeran, etxekoek gerturatzeko oso aukera argia izan dute, Chico eta Zamoranori esker, baina azkenean Athleticen aldeko 0-2koarekin bukatu da partida.

FITXA TEKNIKOA

Linense: Soler; Palancar, Leon, Joe, Olmo; Ismael Chico, Jose Ramon, Forner (Guerra, 68. min), Canario (Mauri, 57. min), Zamorano; eta Espinar (Copi, m.65. min).

Athletic: Herrerin, Boveda, Elustondo, Laporte, Lekue (De Marcos, 87. min); Iturraspe (San Jose, 75. min), Rico, Eraso, Sabin (Aketxe, 72. min), Viguera; eta Sola.

Golak: 0-1. 13. min Sola. 0-2. 18. min Laporte.

8. min Laporte.