Athletic Club
Hirukoa
Aduriz eta Athletic, nagusi Rayoren aurka (0-3)
Agentziak | Erredakzioa
Athleticek eta aurrelari donostiarrak ez diote aurkariari barkatu Vallecasen. Hiru gol eta hiru puntu, erraz, Ligan bide ona berreskuratzeko.
-
Aduriz, Iturrasperekin ospatzen Rayoren aurkako sartutako hiru goletatik bat / EFE.
Athletic erraz gailendu zaio Rayo Vallecanori, Aritz Adurizen hiru golei eta madrildarren akatsei esker.
Lehoien lehenengo gola lehenengo minutuan heldu da, Rayoren opari baten ostean. Athleticek kontraerasoko jokaldia sortu du aurkariaren aldeko falta batean. Donostiarra bakarrik geratu da Rayoren atearen aurrean, eta barruan sartu du baloia.
Rayok garesti ordaindu ditu atzean egindako akatsak. Ezin izan dute baloia ondo atera. 23. minutuan, Baneak penaltia egin dio Raul Garciari, eta Adurizek ez du barkatu hamaika metroetatik. Donostiarraren bigarren gola, Juan Carlosi gailenduta.
Athleticen nagusitasuna argi geratu da bi golen ostean. Zurigorriek ez dute arazorik izan. Rayo ia ez da hurbildu, Trashorrasen urruneko jaurtiketa baatean eta Pablo Hernandezen erremate batean izan ezik.
Atsedenaldiaren ostean, Paco Jemezek sakontasuna eman dio taldeari aldaketekin, baina Athleticek aurkariaren erasoko jokaldiak aprobetxatu ditu aukerak sortzeko, Iñaki Williams, Raul Garcia eta Adurizekin.
60. minutuan heldu da hirugarrena. Adurizek buruz errematatu du Laporteren pase bat. Atzelaria, izan ere, geroago kanporatu dute, Manucho lurrera bota ostean.
FITXA TEKNIKOA
Rayo: Juan Carlos; Tito, Amaya (Bebe, m46. min), Llorente, Nacho; Raul Baena, Trashorras; Embarba (Lass, 60. min), Jozabed (Manucho, 46. min), Pablo Hernandez; eta Javi Guerra.
Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe (Elustondo, 75. min), Beñat; Williams (San Jose, 68. min), Raul Garcia, Lekue (Boveda, 79. min); eta Aduriz.
Golak: 0-1: 1. min Aduriz; 0-2: 23. min Aduriz, penaltiz; 0-3: 60. min Aduriz.
60. min Aduriz.