Athletic Club
Osatzen
Mikel Rico prest egon liteke Granadako partidarako
Agentziak | Erredakzioa
Athleticeko erdilaria eskuin oinean izandako haustura osatzeko bidean da, eta ez du baztertzen bere talde ohiari egingo dioten bisitan prest egotea.
Mikel Ricok ez du baztertu Athleticek Granadari egingo dion bisitan jokatzeko prest egotea, hilaren 22an. Erdilaria eskuin oineko haustura osatzen ari da.
"Mina jasateko gaitasunaren arabera izango da. Ondo jasaten badut, baina desabantaila baldin bada, ez du zentzurik zelaian egoteak. Nire sentatzioen arabera erabakiko dugu, batez ere", esan du Ricok.
Futbolariaren sentsazioak gero eta hobeak dira. Jokatzeko prest ez egoteak amorrazioa eragingo lioke, Granada bere etxea izan zelako hiru denboraldiz, 2010etik 2013ra arte, Athleticekin fitxatu baino lehen.
Talde mailan, Athletic "oso momentu onean" dagoela esan du Ricok. Bost garaipen lortu ditu jarraian, eta "disfrutatuegin behar da", Athletic ematen ari den maial erakustea "ez delako erraza".
delako erraza".