Itxi

Athletic Club

2-0

Bilbao Athleticek Llagosterari irabazi eta arnasa hartu du

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek 2-0 irabazi dute San Mamesen. Lehen gola Santamariak sartu du, eta bigarrena, penalti bat huts egin duen Guarrotxenak lortu du.

  • Bilbao Athletic. Argazkia: EiTB

    Bilbao Athleticeko jokalariak Llagosteraren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB

Bilbao Athleticek 2-0 irabazi dio Llagosterari San Mamesen eta arnasa hartzen du Adelante Ligako sailkapenari begira. Talde zuri-gorria 20. postuan dago orain 12 punturekin eta jaitsiera postuetatik alde egin ez duen arren, salbazioa bi puntura du. Llagostera aurkari zuzena da mailari eusteko lehian eta katalanak 10 punturekin utzi dituzte. Almeriak ere 10 puntu ditu, eta atzean utzi dute zuri-gorriek.

Santamariak egin du 1-0ekoa atsedenaldira iritsi orduko. 44. minutuan etorri da Bilbao Athleticen lehen gola. Bigarren zatian, zuri-gorriak nagusi izan dira, baina asko kosta zaie bigarren gola sartzea.

Partidako 71. minutuan, Querolek Seguini falta egin dio area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Guarrotxenak jaurti du penaltia, baina Rene atezainak jaurtiketa desbiratzea lortu du.

Zigandak zuzentzen duen taldearen bigarren gola ez da 87. minutura arte iritsi. Guarrotxenak sartu du gola eta partida erabakita utzi du.

Fitxa teknikoa:

2 - Bilbao Athletic: Remiro; Etxebarria, Yeray, Gil, Iriondo; Undabarrena, Vesga; Unai Lopez, Santamaria (Guarrotxena, 67. min), Seguin (Cordoba, 86. min); eta Villalibre (Olaetxea, 90. min).

0 - Llagostera: Rene; Aimar (Giva, 64. min), Fran Cruz, Chus Herrero, Maso; Tito, Emilio: Querol, Juanjo, Rios Reina (Eloy Gila, 76. min); eta Benja (Pitu, 76. min).

Golak: 1-0, 44. min: Santamaria. 2-0, 86. min: Guarrotxena.

Epailea: De la Fuente Ramos.