Athletic Club
Berdinketa Oviedon
Bilbao Athleticek lehen puntua lortu du San Mamesetik kanpo
Agentziak | Erredakzioa
Zigandaren mutilek gola egiteko aukerak izan dituzte, baina ez dute errematean asmatu. Remirok ere erantzun ona eman die Oviedok izandako aukerei.
-
Villalibre hasierako hamaikakoan sartu du Zigandak. EiTB.
Bilbao Athleticek jaitsiera postuetan jarraitzen du, San Mamesetik kanpo lehen puntua lortu duen arren. Zuri-gorriek husna egin dute Oviedoren aurka Tartieren jokatutako partidan.
Bi taldeek izan dituzte gola egiteko aukerak.
Zigandak Villalibre eta Iriondo sartu ditu hasierako hamaikakoan, Santamariaren eta Saboriten ordez.
Bilbotarrek baloiaren jabetza izan dute hasieratik, baina aukera argienak Oviedorenak izan dira, Ondoren, Bilbao Athleticek hobera egin eta arriskua sortu du asturiarren atearen inguruan.
Atsedenaldiaren ostean, Oviedo hobeto aritu da eta Vilak eta Herviasek gol aukera argiak izan dituzte, baina Remirok arriskua aldentzea lortu du. Beset arean, Estebanek erantzun ona eman dio Unai Lopezek ezkerretik egindako erremateari.
Zigandaren taldeak Villalibrek egindako jokaldi bikain batean izan dute aukerarik onena. Baina Estebanek erantzun ona eman dio, berriro ere, Unai Lopezen erremateari.
Fitxa teknikoa:
0 - Oviedo: Esteban; Diegui Johannesson, David F., Borja Gómez, Peña; Erice, Vila (Cristian Rivera, 65. min), Susaeta, Hervías (Aguirre, 60. min); Toché eta Linares (Kone, 74. min).
0 - Bilbao Athletic: Remiro, Óscar Gil, Guarrotxena (Jurgi, 60. min) , Undabarrena, Unai López, Seguín (Córdoba, 71. min), Villalibre (Santamaría, 90. min), Iriondo, Vesga, Etxebarria eta Yeray.