Athletic Club
Berdinketa San Mamesen
Bilbao Athleticek ezin izan dio Numantziari irabazi (0-0)
Agentziak | Erredakzioa
Bi atezainak izan dira partidako protagonistak. Jon Ander Felipek debuta egin du zuri-gorriekin eta penalti bat gelditu du.
-
Cuco Ziganda. EiTB.
Bilbao Athleticek eta Numatziak golik gabeko partida jokatu dute San Mamesen. Ondorioz, zuri-gorriek puntu bat lortu dute, azken bi partidetan esku hutsik atera ondoren. Numantziak, berriz, neurketarik galdu gabe jarraitzen du.
Jon Ander Felipek eta Biel Ribas atezainak izan dira partidako protagonistak. Felipek penalti b at gelditu dio Oscar Diazi bigarren zatia hasi eta berehala.
Ribas ere bikain aritu da etxekoek izan dituzte bi aukera argiei erantzun ona emateko: Gorka Santamaria eta Guarrotxena gola sartzear izan dira, baina Soriakoen atezainarekin tipo egin dute.
Bigarren zatia hasi eta 30 segundora gertatu da partida goitik behera alda zezakeen jokaldia. Iriondok penaltia egin dio Pablo Valcárceri. Oscar Diazek jaurti eta Jon Anderrek gelditu egin du.
Azken minutuetan, epaileak bi jokalari kanporatu ditu, talde bakoitzetik bat.
Fitxa teknikoa:
0.- Bilbao Athletic: Jon Ander; Iriondo, Gil, Unai Bilbao, Saborit; Undabarrena, Vesga; Jurgi (Córdoba, 57. min), Unai López, Guarrotxena (Gorka Iturraspe, 74. min); y Santamaría (Villalibre, 65. min).
0.- CD Numancia: Biel Ribas; Medina, Orfila, Juanma, Luis Valcárce; Pablo Valcárce, Pedraza, Gaztañaga, David Concha (Dani Aquino, 68. min); Óscar Díaz (Nacho, 68. min) y Alex Alegría (Natalio, 86. min).
¿ AMAIERA Bilbao Athletic 0-0 @cdnumancia #BATvNUM #lezama pic.twitter.com/G7PxFLCHdc
— Athletic Club (@athletic_eus) octubre 10, 2015
t="utf-8">