Athletic Club
3-2
Partizanek 3-2 irabazi dio AZ Alkmaarri
Erredakzioa
Europa Ligako L multzoan, talde serbiarrak Athleticek beste puntu ditu, baina zuri-gorriak daude lehen postuan, gol averageari esker.
-
Partizanek 3-2 irabazi dio Az Alkmaarri. Argazkia: EFE
Partizanek garaipena lortu zuen AZ Alkmaar taldearen aurka, 3-2ko emaitzarekin. Bi talde hauek Athleticekin eta Ausburgekin batera daude Europa Ligako L multzoan. Talde serbiarrak Athleticek beste puntu ditu, baina zuri-gorriak daude lehen postuan, gol averageari esker.
Serbiako taldea 1-0 irabazten hasi zen Oumaruk 11. minutuan sartutako golari esker. AZ Alkmaarrek, ordea, lehia berdintzea lortu zuen, Van der Lindenek sartutako golarekin (1-1). Atsedenaldira iritsi orduko, Oumaruk 2-1ekoa egin zuen Partizanentzat.
Bigarren zatiko azken laurdenean, Herbehereetako taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, Huppertsek bigarren txartel horia ikusi ostean. Jokalari bat gehiagorekin egon arren, Partizanek 3-1ekoa sartu zuen 89. minutuan, Zivkovicen bitartez.
Etxeko taldearen hirugarren gol horrek erabakita utzi zuen partida, baina azken minutuan Henriksenek markagailua txukundu zuen 3-2koa sartuta.
L multzoko sailkapena:
- Athletic Club (3 puntu)
- Partizan (3 puntu)
- AZ Alkmaar (0 puntu)
- Augsburg (0 puntu)