Athletic Club
3-1 Getaferi
Lehen garaipena ligan Aduriz eta Raul Garciari esker
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak Getafe gainditu du San Mamesen; Aduriz (bi gol) eta Raul Garcia, bere lehen partidan, golegileak.
-
Aritz Aduriz, golegile. EFE
Athleticek ezin hobeto hasi zuen neurketa Getaferen kontra. Bosgarren minuturako aurretik zen talde zuri-gorria; Beñatek kornerra atera eta lehen zutoinean Aritz Adurizek buruz egin zuen Athleticen lehen gola aurtengo denboraldian BBVA Ligan.
Ernesto Valverderen taldeak lehen zatian eroso jokatu zuen eta 23. minuturako bigarren gola lortu zuten bizkaitarrek, nork eta Raul Garciak. Bere debutaren egunean erdietsi zuen gola nafarrak burukada bikainean.
Atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin heldu zen.
Bigarren zatian aldaketa gutxi. Bizkaitarrek baloia eta gol abaguneak eta madrildarrak, ezinean. Halere, minutuak aurrera joan ahala zenbait aukera izan zituen Getafek, 65. minutuan San Josek langa azpitik baloia atera zuen eta 69.ean gola lortu zuten, Velzaquezen jaurtiketa areaz kanpotik ezin izan zuen Iraizozek harrapatu.
Nahiz eta Getafek gola egin ez zituen aukerarik izan bigarrena egiteko, 83.ean, kontraeraso arin batean Erasok erdiratu eta Adurizek bere bigarrena egin zuen 3-1ekoa markagailuan jarriz.
GOLAK
1-0, 5. minutua: Beñatek kornerra atera eta Aritz Adurizen gola buruz.
2-0, 23. minutua: Raul Garciaren gola bere lehen partidan.
2-1, 69. minutua: Velazquez
3-1, 83. minutua. Berriro ere Aduriz, erdiraketa Erasorena
¿ AMAIERA #Athletic Club 3-1 @GetafeCF #ATHvGET #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) septiembre 13, 2015