Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Athletic Club

Jose Zorrillan

Bilbao Athleticek ez du asmatu erasoan eta galdu du Valladoliden (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek lan ona egin dute, eta baloia mugitzen saiatu dira igoeraren bila dabilen talde baten aurka, baina sakontasuan falta izan zaie eta asko kostatu zaie arriskua sortzea.

  • Cuco Zigandaren gizonek ez dute punturik atera Valladolidetik. Argazkia: EiTB.

    Cuco Zigandaren gizonek ez dute punturik atera Valladolidetik. Argazkia: EiTB.

Juan Villarren gol batek garaipena eman dio Valladolidi, Bilbao Athleticen aurka, larunbatean. Cuco Zigandaren mutilak ahalegindu dira, baina ez dute arrisku handirik sortu eta, azkenean, ezin izan dute berdinketaren gola erdietsi.

Lehen minutuetan zehaztugabetasuna nagusitu da. Villarrek izan du Valladoliden lehen aukera, baina bere jaurtiketa Remiroren eskuineko zutoinaren ondo-ondorik galdu da. 25. minutua zen, eta hurrengo jokaldian Guarrotxenak izan du gola, Bilbao Athleticentzat: Kepa atezainak (Athleticek utzita ari da jokatzen Valladoliden) geldiketa bikaina egin du, hori saihesteko.

Atsedenaldira hiru minutu falta zirela, jokaldi erabakigarria heldu da. Alejandro Alfaroren pase batek Juan Villar bakarrik utzi du, Remiroren aurka, eta horrek gola egin du. Valladolidek Bilbao Athleticek baino gehiago izan du baloia, hori bai, baina edozein gauza gertatu ahal izan da; zuri-gorriek, izan ere, bi aldiz jaurti dute atera, eta etxekoek, behin baino ez, goleko jokaldian.

Villalibre sartu da bigarren zatian, Santamariaren ordez, eta Bilbao Athletic gora jotzen saiatu da. Gaizka Garitanok zelai-erdia indartu du, Pedro Tiba portugaldarra sartuz, baina aldaketak ez du eragin handiegirik izan; Bilbao Athleticen, Iñigo Cordoba sartu da zelaira, baina horrek ere ez du aldaketarik ekarri.

Fitxa teknikoa:

Real Valladolid: Kepa; Moyano, Silva, Samuel, Hermoso; Leao, Timor; Alfaro, Oscar (Tiba, 68. min), Mojica (Guzman, 61. min) eta Villar (Rodri, 74. min).

Bilbao Athletic: Remiro; Iru, Yeray, Gil, Saborit; Vesga, Undabarrena; Unai Lopez (Iturrraspe, 65. min), Guarrotxena, Seguin (Iñigo Cordoba, 81. min); eta Santamaria (Villalibre, 65. min).

Epailea: Ocon Arraiz (errioxarra). Hermoso, Rodri, Alfaro (Valladolid) eta Saborit, Unai, Yeray, Vesga eta Guarrotxena (Bilbao Athletic), zigortuak.

Gola: 1-0: 42. min, Villar.

Gertakizunak: 8.000 ikusle Jose Zorrillan.

Jose Zorrillan.