Athletic Club
Zigorra
Lau partidako zigorra Piquerentzat Superkopako irainengatik
Agentziak | Erredakzioa
Lehiaketa Batzordeak Bartzelonako atzelaria zigortu du marrazainari irain larriak esateagatik. Ez du Athleticen aurka jokatuko Ligan.
-
Piquek txartel gorria ikusi zuen Superkopan / EFE.
Gerard Piqueri lau partidako zigorra jarri dio Lehiaketa Batzordeak. Superkopako itzuliko partidan, 55. minutuan. txartel gorria ikusi zuen, marrazainari irain larriak botatzeagatik. zera bota zion, gazteleraz: "Me cago en tu puta madre".
Lau partidez gain, 3.005 euroko isuna jarri diote jokalariari, eta 1.400koa taldeari. Piquek hurrengo Ligako partidak galduko ditu: Athletic, Malaga, Atletico Madril eta Levante.