Itxi

Athletic Club

Lesioak

Kike Sola, osatuta, prest dago Superkoparako

Agentziak | Erredakzioa

Iñaki Williams ere hobeto dago, baina Mikel Ricok eta Ander Iturraspek oraindik denbora beharko dute.

0:57

Kike Sola osatuta dago, Athleticeko azken entrenamenduan ikusi denez. Iñaki Williams ere hobeto dago, baina Ander Iturraspe eta Mikel Ricoren lesioak oraindik ez daude sendatuta.

Aurrelari nafarrak prest dirudi Superkopako joaneko partidarako, Bartzelonaren aurka San Mamesen. Williams zalantza da, eta Rico eta Iturraspe baja izango dira, lesio luzeak dauzkaten Iker Muniain eta Jonas Ramalho bezala.

Entrenamenduan aritu dira Iraizoz eta Herrerin atezainak eta Milango Interren aurkako lagunartekoa jokatzeko deituta ez ziren futbolariak.