Athletic Club
Europa Liga
'Aurrera egin nahi dugu. Itzulikoa San Mamesen izatea alde dugu'
L.E. | eitb.eus
"Ez dugu uste erraza izango denik", ohartarazi du zuri-gorrien entrenatzaileak, Zilina eslovakiarra talde ezezaguna izan arren.
-
Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak onartu egin du Zilina eslovakiarra, bilbotarren aurkaria Europa Ligako azken atarikoan, talde ezezaguna dela, baina, hala ere, kanporaketa ez dela "erraza" izango.
"Eslovakiako Ligan bi jardunaldi jokatu dituztela dakigu, eta bietan gol sorta ederra sartu dutela. Golak egiten dituen taldea da, atzo sailkapena lortzeko estu eta larri ibili ziren arren", azaldu du Valverdek, Athleticek bere webgunera igotako adierazpenetan.
Zilinak esperientzia du Europa mailan, eta Valverde ez da fio: "Aurrera egin nahi dugu, eta itzuliko partida San Mamesen izatea alde dugu (?) baina barruak hustu beharko ditugu aurrera egiteko".
AUDIOA: Valverderen hitzak Zilina taldeari buruz http://t.co/F3NsmHZhAx #UELdraw
? Athletic Club (@athletic_eus) agosto 7, 2015