Itxi

Athletic Club

Txistualdia

18.000 euroko zigorra proposatu du Batzordeak Athleticentzat

Agentziak | Erredakzioa

Indarkeriaren aurkako Batzordeak beste zigorrak ere aurreikusi ditu: 66.000 euro Bartzelonari, 123.000 Federazioari eta 100.000 Catalunya Acciori.

  • Zaleak, Errege Kopako finalean / EFE.

    Zaleak, Errege Kopako finalean / EFE.

Indarkeriaren aurkako Batzordeak zigor ekonomikoak proposatu ditu Espainiako Futbol Federazioarentzat eta Errege Kopako finalean parte hartu zuten taldeentzat, Athletic eta Bartzelonarentzat, ereserkiari egin zion txistualdiarengatik eta beste gertakariengatik; bengalak egoteagatik, adibidez.

18.000 eurokoa da zigorra Athleticentzat. Bartzelonak 66.000 euroko zigorra jasoko du, Federazioak 123.000 eurokoa, 100.000 eurokoa Catalunya Acciok eta 70.000 eurokoa beste plataformek.

Zigorra “bidegabea” eta “onartezina” dela adierazi du Bartzelonak, eta berau ezeztatu ahal izateko “beharrezko” neurriak hartuko dituztela iragarri du.