Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

'Nire semeak Athleticen jokatzea gustatuko zitzaidakeen'

ERREDAKZIOA

Iker Casillasen amak adierazi duenez, Real Madrileko atezain ohia Athleticen erretiratu izan balitz, talde madrildarrean baino askoz hobeto hartuko zuten.  

  • Iker Casillas, Real madrileko atezain ohia. Argazkia: EFE

El Mundo egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Iker Casillasen ama damututa agertu da bere semea Madrilen jaiotzea erabaki zuelako, eta ez Bilbon, garai haietan bertan bizi baitziren.

?Madrilen edukitzea erabaki nuen nire familiarengandik hurbilago egoteko, baina orain pentsatzen jarririk, Ikerrek Athleticen jokatzea gustatuko zitzaidakeen, bertan erretiratu izan balitz askoz hobeto hartuko baitzuten?.

Hori horrela, Iker Casillasek bere bizitzako kluba utziko du, Porton jokatzeko. Izan ere, Florentino Perez presidentearen babes falta sentitu du eta, ondorioz, beraien arteko tirabirak muturreraino heldu omen dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic