Athletic Club
0-14
Gol-zaparrada Txorierrin
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Zuri-gorriek bikain gainditu dute denboraldi-aurreko lehen proba, Txorierriko selekzioari irabazita.
-
Williams, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE
Athleticen gol-zaparrada izan zen asteazken honetan Basozabal zelaian, Sondikan, Txorierriko selekzioaren aurkako lagunartekoan.
Javi Eraso itzel aritu zen bere debutean, eta hiru gol sartu zituen, Ager Aketxek eta Kike Solak bezala. Beraz, begirada guztiak beraiei zuzenduta zeuden.
Lehen hamaikakoan, Ernesto Valverdek Iraizoz jarri zuen atezain, De Marcos eta Balenziaga defentsaren hegaletan, Gurpegi-Saborit bikotea erdian, Iturraspe eta Unai Lopez erdialdean, Williams eskuinetik, Ibai ezkerretik, Eraso erdian eta Aduriz erasoan.
Bigarren zatian, beste hamaikako bat hautatu zuen Valverdek, guztiz berria: Iago Herrerin, E.Boveda, Aurtenetxe, X.Etxeita, Erik Moran, Elustondo, Beñat, Aketxe, Kike Sola, Susaeta eta Viguera.
Bigarren zati horretan ere, jokoaren bizitasunak gora egin zuen, eta zuri-gorriak pilotaren jaun eta jabe izan ziren.
ng> izan ziren.