Itxi

Athletic Club

Lehen irteerak

Athleticeko jokalariak, talde bila

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Unai Bustinza Leganesera joango da; Kepa Arrizabalaga, Garitanoren Valladolidera, eta Guillermo ere joan egingo da; Toquero eta Aurtenetxe, berriz, talde bila dabiltza oraindik.

  • Kiek Sola eta Unai Bustinza. Argazkia: EFE

Entrenatzaile zuri-gorriak asteazken honetan iragarri duenez, Unai Bustinza defentsak Leganesen jokatuko du, Kepa Arrizabalaga atezaina Garitanoren Valladolidera joango da, utzita, eta Guillermo Fernández aurrelaria ere minutu bila joango da beste nonbaitera.

Bestalde, Gaizka Toquero eta Jon Aurtenetxe ere, talde bila dabiltza, eta Iker Guarrotxena, berriz, zalantzan dago oraindik. Izan ere, Bilbao Athleticen joka dezake edo beste talde batera utzita joan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic