Itxi

Athletic Club

2019 arte

Aymeric Laportek kontratua luzatu du Athleticekin

Leire Etxazarra | eitb.eus

Klubak 50 milioi euroko etete klausula jarri dio. Atzelari zuri-gorriak 21 urte ditu eta 2009an iritsi zen talde bilbotarrera. 2012tik lehen taldeko jokalaria da.

  • Aymeric Laporte eta Josu Urrutia. Argazkia: Athletic-club.eus

    Aymeric Laporte eta Josu Urrutia. Argazkia: Athletic-club.eus

Aymeric Laportek 2019ko ekainaren 30a arte luzatu du Athleticekin duen kontratua. Akordioa sinatuta, Ernesto Valverderen sisteman oinarrizkoa den jokalaria lotzea lortu du talde zuri-gorriak.

Laportek 21 urte bete berri ditu maiatzean eta 2018 ekainera arte zeukan kontratua, 42 milioi euroko tete klausularekin. Etete klausula hori 50 milioi eurora igo diote.

Atzelariaren inguruan zurrumurru ugari izan da, Bartzelona eta Europako beste talde handi batzuek jokalaria kontratatzeko zuten ustezko asmoek bultzatuta.