Itxi

Athletic Club

Final bat baino gehiago

Athletic, aurkari aproposa

Isusko Arias

Barcelona

Bartzelonan lasai-lasai daude: zale baketsuak eta beste titulu bat irabazteko aproposa den taldea dituzte aurrean.

  • Zuri-gorriz bete da Bartzelona.

    Zuri-gorriz bete da Bartzelona.

Ez dago finala usainik Bartzelonan. Bilbo eta Bizkaia dagoen bezala ikusita hona heldu, eta ez dirudi Kopako final bat jokatuko denik. Katalanak taldeak irabaztera ohituta daude. Finalak jokatu eta irabazten dituzte. Beraz, ez dute hiria zertan apaindu.

Partidaren ordua itxaron, jokatu, irabazi, eta beste titulu bat poltsikora.

Gainera, aurrean aurkari proposa dute. Talde zuri-gorriak milaka zale mugiarazten ditu beti, baketsuak eta diru mordoa uzten dutenak, giro bikaina sortzen dutena, eta benetako orduan, futbol partida jokatzeko momentuan... maila ematen ez dutenak. Beraz, aurkari aproposa da.

Horrela gertatu zen 2009an Valentzian. Ilusioz beteta bidaiatu zuten eta 4-1 galdu, eta gauza bera 2012an, baina Madrilen. Vicente Calderon futbol-zelaian 3-0 galdu zuten zuri-gorriek.

Orain arte beti izan da Athletic aurkari aproposa. Heldu ote da hori aldatzeko momentua?

tzeko momentua?