Itxi

Athletic Club

2016ko ekaina arte

Ernesto Valverdek urtebeterako luzatu du kontratua Athleticekin

Agentziak | Erredakzioa

51 urteko entrenatzaileak hirugarren urtea jarraian egingo du zuri-gorrien eserlekuan, bere ibilbideko bosgarrena, 2003 eta 2005 arteko denboraldiak kontuan izanda.

1:09

Ernesto Valverdek eta Athleticek entrenatzailearen ontratua urtebeterako luzatzea adostu dute. Ondorioz, Valverdek 2016ko ekainera arte jarraituko du talde bilbotarraren aulkian.

51 urteko entrenatzaileak hirugarren urtea jarraian emango du Athleticen lehen taldea zuzentzen, bosgarrena 2003 eta 2005 artean egindako urteak kontuan izanda.

Athleticek bere webgunean eman du akordioaren berri, Josu Urrutia presidentea eta Valverde bera bostekoa ematen agertzen diren argazki batekin. Akordioa Vila-realekin ligako azken jardunaldian jokatu behar duten partidaren bezpera egin dute, eta Bartzelonaren aurkako Kopa finala jokatzeko zortzi egun falta direnean.

"Klubarekin erabat identifikatuta nago"

Ernesto Valverdek esan duenez, klubak "bere garaian" kontratua luzatzeko egindako eskaintza onartzea erabaki du taldearekin "erabat identifikatuta eta jendearekin oso gustura" dagoelako.

"Horrek guztiak pauso hau ematera bultzatu nau, kluba egindako lanarekin pozik dagoela suposatzen dudalako", esan du Valverdek klubak akordioa iragarri eta gutxira aditzera emandako adierazpenetan.

Valverdek talde bizkaitarraren eserlekutik partida gehien zuzendu dituen hirugarren entrenatzailea da, Javier Clementeren (289) eta Juan Urkizuren (235) atzetik.

Orain arte 192 neurketa zuzendu ditu: 151 Ligan, 23 Errege Kopan eta 18 Europako txapelketetan, horietko zortzi egungo Txapeldunen Ligan. Guztira, 81 garaipen lortu ditu (% 42,19), 49 berdindu (% 25,52) eta 62 galdu (% 32,29).

Ibilbidea

Entrenatzaile karguan izan zen lehen denboraldian, 2003-2004an, Athletic UEFA jokatzeko sailkatu zen Ligan bosgarren eginda. Kopan ez zuten lehen kanporaketa gainditu.

Hurrengo denboraldian, Errege Kopako finalerdietara iritsi ziren, eta UEFAko final-hamaseirenetara. Liga, berriz, bederatzigarren amaitu zuten.

Valverderen bigarren etapan, zuri-gorriak laugarren izan ziren Ligan eta Kopako final-laurdenetara iritsi ziren. Aurtengoan, Txapeldunen Ligako multzoen fasea jokatzeko sailkatu da, Ligam zazpigarren dago eta Kopako finala jokatuko du.

Valverdek kontratu luzapenaren inguruan hitz egingo du arratsaldean, 17:30etarako aurreikusita dagoen prentsaurrekoan.

 

t="utf-8">