Itxi

Athletic Club

prentsaurrekoa

Josu Urrutia: '40 eta 80 euro artean balioko dute 26.000 bat sarrerak'

Mikel Dominguez | eitb.eus

Athleticeko presidenteak Kopako Finalaren xehetasun batzuk izan ditu hizpide prentsaurrekoan. Ez ditu Ernesto Valverde eta zeinbait jokalariren jarraipenaren inguruko zalantzak argitu.

1:34

Josu Urrutiak, Athleticeko residenteak, Kopako Finalari buruzko datu batzuk azaldu ditu prentsaurrean. Presidentearen arabera, sarrera gehienek, 26.000 inguru, 40 eta 80 euro arteko prezioa izango dute. Taldeak "sarrera kopuru bikoitza" zuen arren, aurreko finalan izandako kopuru berarekin geratu dela azpimarratu du: 3.000.

Hona hemen presidenteak esandakoa:

Sarrerak

"Atzo sarrera gehienak 40 eta 80 euro artean egoteko borrokatu genuen, eta lortu dugu. Animazio harmaila bat izango da finalean, eta jendea han egotea erraztuko dugu. Zozketa gardena izatea nahi dugu."

Zelaiaren aukeraketa

"Amorrua ematen dit kirol arloari buruz ez hitz egiteak, eta zelaiaren gaiarekin gora eta behera egotea. Hiru final jokatu ditugu azken urteetan, Txapeldunen Ligan egon gara... Harritzen nau zeri ematen diogun garrantzia eta zeri ez. Taldearen esfortzua baloratu behar da."

Athletic Hiria

"Bihar erabakiko da Athletic Hiria non jarri. Oraindik ez dago ezer. Garrantzitsuena guretzat segurtasuna da, zelaitik hurbil egotea baino, jende asko egongo delako."

Ernesto Valverde eta jokalariak

"Oso pozik gaude Ernesto Valverderekin. 2 urteko epeak izaten ohi ditu berak taldeekin. Geroago hitz egingo dugu, momentu aproposa heltzen denean. Athleticentzat hobea dena erabakiko dugu."

"Iraolari eta Gurpegiri urriaren 25ean esan genien geure asmoa zela beraiekin kontatzea. Erabakiko zutela erantzun zuten. Hilabete eta erdi daukate oraindik."

"Ez zaigu heldu Osasunaren interesik Kike Sola lagatuta joateko."

"Pozik gaude Laporte hemen jarraitzeaz. Oso jokalari ona da. Ez zaigu Laporten inguruko eskaintzarik iritsi."

"Futbol taldeetan bere ibilbidea hasi eta bukatu duten jokalariei zuzendutako" sari bat emangu dutela urtero iragarri du Josu Urrutiak. Lehenengoa Le Tisierri emango diote, Southamptonekoa.