Itxi

Athletic Club

4-0 Getaferen aurka

Zazpigarren posturako borrokan sartu da berriz Athletic

Mikel Dominguez | eitb.eus

Hasieratik izan da nagusi etxeko taldea. Bat gutxiagorekin jokatu du Getafek bigarren zati osoa. Malaga 3 puntura dute zurigorriek.

01:51

Nagusitasun osoz irabazi dio Athleticek Getaferi San Mamesen (4-0). Hamar jokalarirekin jokatu du Getafek bigarren zatia, baina hamaika zirenean ere askoz gehiago izan dira zurigorriak. 3 puntuek zazpigarren postua lortzeko borrokan sartu dute berriro Ernesto Valverderen taldea.

Lehenengo zatian, nagusitasuna, baloiaren jabetza eta abaguneak Athleticenak izan dira. Getafe desagertuta egon da erasoan, eta zurigorriak behin eta berriz iritsi dira aurkariaren areara.

Batzutan arrisku gehiegirik gabe, Athletic ez da gelditu. Adurizek atezainaren gainetik bidali du baloia, Beñaten pase baten ostean, 22. minutuan. Donostiarrak aukera gehiago huts egin ditu, gutxigatik, Ibaik urrunetik bezala. Estrategia jokaldietan ere ezin izan dute golik sartu.

Penaltia eta txartel gorria

Bilboko taldeak gola merezi zuen, baina golik gabe heldu da azken minutuetara. Pedro Leon Getafe esnatzen saiatzen ari zen bitartean, neurketa erabaki duen jokaldia heldu da. 45. minutuan, Velazquezek Viguera bota du. Ez zen batere erraza epailearentzat, eta area barruan ikusi du. Getafe bat gutxiagorekin geratu da, eta Adurizek penaltia sartu du.

Bigarren zatia hasi eta berehala, bigarrena sartu du Adurizek, eta gauzak are gehiago argitu ditu. Iraolaren pase bikain bat aprobetxatuta, aurrelariak ez du barkatu Guaitaren atearen aurrean.

Den-dena eman beharrik gabe ere, Getafe estutzen jarraitu du Athleticek. Garesti ordaindu dute txartel gorria. Partidaren erosotasunak, gainera, ateak ireki dizkio denboraldi zaila izaten ari diren jokalari askori. Ibaik, adibidez, hirugarrena egin du, buruz 79.a. Kike Sola ere berriz zelairatu da, zaleen txaloen artean. Eta 87.an, gol festara batu da Markel Susaeta.

FITXA TEKNIKOA

Athletic: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Aurtenetxe; San Jose, Beñat; Williams (Aketxe, 66. min), Viguera (Susaeta, 57. min), Ibai Gomez; y Aduriz (Sola, 82. min).

Getafe: Guaita; Vigaray, Velazquez, Alexis, Roberto Lago; Juan Rodríguez, Lacen; Pedro León, Diego Castro (Alex Felip, 75. min), Freddy Hinestroza (Emi Buendía, 80. min); y Sarabia (Baba, 60. min).

Golak: 1-0, 45. min: Aduriz, penaltiz. 2-0, 46. min: Aduriz. 3-0, 79. min: Ibai Gomez. 4-0, 80. min: Susaeta

0. min: Susaeta