Athletic Club
Lesioa
Iker Muniain sei-zazpi hilabete izango da bajan
Erredakzioa
Athleticek konfirmatu du jokalariaren lesio larria: ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura atzeman zaio.
Iker Muniain Athleticeko jokalariari erresonantzia magnetikoa egin diote Sevillaren kontrako partidan lesionatu ondoren.
Horren ondorioz ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura atzeman zaio, beraz, bajan pairatuko beharko duen epea sei-zazpi hilabetekoa izango da.
Aurreneko miaketan bihurritua zuela jakinarazi zuen klubeko zerbitzu medikoak eta taldekideak eta baita Ernesto Valverde entrenatzailea ere baikor agertu ziren, lesioa hain larria izango ez zelakoan.
Probek, ordea, lesioaren larritasuna baieztatu dute eta nafarrak ez du denboraldi honetan gehiago jokatuko eta ez da urrira edo azarora arte berdeguneratzeko prest egongo.
Kopako finalari begira, Athleticek izango duen bigarren baja da Muniainena. Oscar de Marcos zigortuta dago eta ezin izango du Camp Nouko neurketa handia jokatu.