Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Athletic Club

Kopako finala

Egoitzaren hautaketa prozesua 'oso txarra' izan da, Iturrasperen ustez

Erredakzioa

Halere, erabakia jokalarien esku ez dagoela eta "erronkari aurre egin" behar diotela azpimarratu du.

  • Iturraspe (ezkerra). Argazkia: EFE

    Iturraspe (ezkerra). Argazkia: EFE

Ander Iturraspe Kopako finalaren egoitzaz mintzatu da gaur Lezamako hedabideen aurrean, eta hautaketa prozesua "oso txarra" izan dela aitortu du. Athleticek eta Bartzelonak Camp Noun neurtuko dituzte indarrak, Espainiako Futbol Federazioak hala erabakita.

"Argi dago gaia nola eraman den, zozketa, bozketa, dena...egoera-mukurua izan da eta oso txarto antolatu dute", adierazi du taldeak egindako entrenamenduaren ondoren.

"Erabakia jokalarien esku ez dago. Onartu beharra dago eta erronkari aurre egin", gaineratu du.