Itxi

Athletic Club

Maiatzak 30eko Kopako finala

Lehendakariak errespetu instituzionala eskatu du

Erredakzioa

Iñigo Urkulluk Kopako finalean Aupa Athletic! oihua nagusitzea gustatuko litzaiokeela adierazi du.  

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu

Iñigo Urkullu lehendakaria foro ekonomiko batean hartu du parte gaur eta bertan Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duten Kopako finalaren inguruan galdetu diote.

Camp Nou futbol-zelaian maiatzaren 30ean jokatuko den finalerako errespetu instituzionala eskatu du lehendakariak. Urkulluk, esandako edozein gauza ez dela ondo ulertuko esan du modu ironikoan ere.

Ekitaldia kirol-esparruan gerta dadila eskatu du Urkulluk eta bertan, azkenean, Aupa Athletic! oihua nagusitzea gustatuko litzaiokeela.

 

 

>