Itxi

Athletic Club

Liga

Athleticek bosgarrena jarraian (2-1) eta Eibarrek urrezko puntua (0-0)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Bilbotarrak Almeriari gailendu zaizkio San Mamesen, lehen zati bikaina jokatuta. Etxeitak eta Ricok egin dituzte golak. Eibarrek, aldiz, azken zortzi asteetako bolada txarra etetea lortu du, Granadan.

02:33

Athleticek geldiezin jarraitzen du eta bosgarren garaipena jarraian erdietsi du Liga, Almeriari 2 eta 1 irabazita. Xabi Etxeita eta Mikel Rico izan dira zuri-gorrien golegileak.

Bizkaitarrak bikain aritu dira lehen zatian, ikusgarri. Sarri eta erraz iritsi dira Cuestaren ate ingurura, eta egindako bi goak baino gehiago sartzeko aukera argiak izan dituzte. Xabi Etxeitak egin du lehen zuloa andaluziarren atean, buruz, 9. minutuan.

Handik gutxira, Ibairen jaurtiketa batek langa jo du, baina ez da aukera horretaz damutzeko denbora askorik izan, Mikel Ricok sekulako gola egin baitu 24.ean. Ederra benetan bilbotarrak areaz kanpotik egindako jaurtiketa

Bigarren zatiaren hasieran kolpea hartu dute zuri-gorriek, Almeriak gola egin baitu zorigaiztoko jokaldi batean. Baloia Iraizozen atean sartu da, Athleticeko jokalari batean ko ostean. Hortik aurrera partidaren erritmoa nabarmen jaitsi da eta andaluziarrak baloiaren jabetza hartu dute.

Hala ere, ez dute aukera argirik sortu eta hiru puntuak Bilbon geratu dira. Bizkaitarrek bosgarren garaipena jarraian lortu dute, 30 urteren ondoren.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Rico, Beñat; Williams (Iturraspe, 78. min), Muniain, Ibai (Iraola, 71. min); eta Guillermo (Sola, 88. min).

1 - Almeria: Julián Cuesta; Michel Macedo, Vélez, Trujillo, Dubarbier; Verza, Thomas; Wellington Silva (Thievy, 60. min), Corona (Soriano, 60. min), Edgar (Espinosa, 85. min); eta Hemed.

Golak: 1-0, 9:. min Etxeita. 2-0, 26. min: Rico. 2-1, 47. min: Wellington Silva.

 

Eibarrek bolada txarra etetea lortu du

Eibarrek garrantzi handiko puntua irabazi du Granada aldean, hutsean amaitutako norgehiagokan. Emaitzak balio handia du, andaluziarrak lehen mailan jarraitzeko aurkari zuzen baten aurrean lortu baitute.

Bi taldeei puntu beharrean daudela nabaritu zaie, eta partidan tentsioa eta huts egiteko beldurra izan dira nagusi.

Lehen zatian Granada hobeto aritu da baina armaginei defentsan arazo handirik sortu gabe. Garitanoren taldeak hobera egin du gero, eta bigarren zatian nagusi izan dira. Eneko Bovedak aukera pare bat izan ditu, argiak, gola egiteko, baina armaginak ez dabiltza batere fin gola egiteko orduan.

Granadak ezer gutxi egin du bigarren zatian eta Eibarrek merezita atera du puntu bat Los Carmenes zelaitik. Gipuzkoarrek zortzi porrot jarraian zeramatzaten, eta bolada txar hori etetea lortu dute.

Fitxa teknikoa:

0 - Granada: Oier; Nyom, Babin, Murillo, Insúa; Rubén Pérez, Fran Rico; Lass (Robert, 52. min), Colunga (Rochina, 74. min), Piti (Javi Márquez, 66. min); eta Jhon Córdoba.

0 - Eibar: Jaime; Bóveda, Añibarro, Navas (Javi Lara, 29. min), Lillo; Dani García, Borja Fernández, Abraham (Didac Vila, 74. min), Saúl Berjón; Arruabarrena (Piovaccari, 64. min); eta Del Moral.