Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Bernabeun jokatzeko eskaera egin dute Athleticek eta Bartzelonak

Erredakzioa

Eskaera bateratua eta ofiziala egin dute Espainiako Futbol Federazioa bidalitako idatzi baten bidez.

01:15

Athleticek eta Bartzelonak idatzi bat adostu dute eta Espainiako Futbol Federazioari helarazi diote, Errege Kopako finala Santiago Bernabeun jokatzea eskatzeko. Partida maiatzaren 30ean da, eta oraindik ez dago erabakita non jokatuko duten.

Testua Jon Berasategi Zabala Athleticeko zuzendari nagusiak eta Albert Soler Sicilia Bartzelonako Kirol Harremanetako arduradun nagusiak sinatu dute.

Teorian, Federazioko arduradunen hurrengo pausoa Real Madrili Bernabeun jokatzeko baimena eskatzea izan beharko litzateke.

Asteazken honetarako Federazioaren eta bi taldeen arteko batzarra aurreikusita dago.

reikusita dago.