Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Athletic Club

Ostegunean, 21:05ean

Iturraspe eta Bustinza, baja bakarrak Torinoren aurkakorako

Erredakzioa

Asteazkeneko entrenamenduan erabakiko du Ernesto Valverde entrenatzaileak zelairatuko duen hasierako hamaikakoa.

  • Iturraspe (eskuma) artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

    Iturraspe (eskuma) artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ander Iturraspe eta Unai Bustinza dira Ernesto Valverdek dituen baja bakarrak ostegun honetako Torinoren kontrako neurketarako. Astearte honetan hasi da talde zuri-gorria Europa Ligako final-hamaseirenetako itzulikoa prestatzen.

Gauzak horrela, entrenamendua arinagoa izan da Rayoren aurka hasieratik jokatu zutenentzat. Asteazken egingo du Athleticek partidaren aurretiko azken lan-saioa, 19:00etan eta ateak itxita.

Entrenamendu horretan erabakiko du entrenatzaile zuri-gorriak zelairatuko duen hasierako hamaikakoa. Sisteman dago zalantza nagusia. Ohikoa erabiliko ote du edo 1-3-5-2ko erabaliko du?