Itxi

Athletic Club

Lezaman

Aduriz: 'Ez dut uste hau nire azken kontratua izango denik'

Erredakzioa

Aurrelari donostiarra eta Mikel Balenziaga euren kontratuen luzapenaz aritu dira, goizean Lezaman egindako entrenamenduaren ostean.

01:15

Aritz Aduriz Athleticeko aurrelariak adierazi duenez, "gaur egun" ez du "uste" zurigorriekin sinatutako kontratuaren luzapena bere bizitza profesionaleko azkena izango denik. 34 urteko donostiarrak datorren denboraldiko amaiera arte luzatu du kontratua, eta 2017ra arte luzatzeko aukera dauka.

"Ez dut uste hau nire azken kontratua izango denik, ezta gutxiagorik ere, eta azkena ez izateko borrokatuko dut", esan du Lezaman emandako prentsaurrekoan. Aduriz "oso gustura" dagoela esan eta "esker ona" agertu du klubak berarengan ?jarritako konfiantzagatik".

"Hau ez da amaiera, mailarik altuenean jarraitu nahi dut, egunero hobetzen eta ikasten, Athleticen inguruko guztiak pozik egoteko. Hori izango da nire helburua", azpimarratu du.

Balenziaga: 'Momenturik onenean nago'

Mikel Balenziagak ere kontratua luzatu du Athleticekin eta bere momenturik onenean dagoela adierazi du: "Nire asmoa nigan jarritako konfiantzari zelaian erantzutea da".

Aduriz bezala, Balenziaga ere oso gustura agertu da: "Athleticetik ateratzen zarenean inork ez duela klub honetatik alde egin nahi ikusten duzu".